Zedarriak-en partehartzea lau esparrutan banatzen da:
- Zedarriak Foroa: Erabaki estrategikoak hartzen eta Zedarriak-en jarduera gainbegiratzen duten 15 pertsonak dira. Bere kideen artetik Batzorde Ordezkari bat eta Zuzendaritza bat izendatzen dira. Sarbidea gonbidapenaz da eta karguek ez dute ordainsaririk.
- Zedarriak Aholku Kontseilua: Urte batzuk Foroan izan ondoren, lekukoa pasatu duten pertsonak dira, baina euren harreman-sare eta eskarmenduarekin bidelagun bezala jarraitzea erabaki dutenak.
- Zedarriak Ituna: Hauek dira gurekin lankidetza estuenean ari diren pertsona eta erakundeak, proiektuetan lagunduz edo beraien eskarmendua eta ezagutza gure Txostenetan eskeiniz. Sarbidea gonbidapenez da: aurretik Zedarriak Elkarteko parte diren pertsonei edota gurekin lankidetzan ari diren erakundeetako lagunei zuzendutako gonbiteaz.
- Zedarriak Elkartea: Borondatez eta publikoki gure jarduerak zabaltzen laguntzen gaituzten pertsonak dira. Talde honetarako sarbidea librea da. Aldizkako buletin bat jasotzen dute.
Gure Elkartean sartu nahi baduzu, utzi zure informazioa esteka honetan aurkituko duzun formularioa erabiliz: “ Sartu Zedarriak Elkartean ”
Jarraian, data honetara arte, Zedarriak Elkartearen parte diren pertsonak daude.

