Zedarriak euskarazko izen bat da: mendietan bidezidorra agerikoa ez den lekuetan bidea adierazteko uzten diren mugarri edo “cairn” direlakoak (harri pilatu moduan). Talde-lana da, elkarlanean egina, eskuzabala eta zuhurra, eskarmentutik jaioa, guztion ona bilatzen duena eta ingurumenarekin errespetuz uztartua dagoena.
Hauxe da ekimen hau zuzenduko duen filosofia, eraldatze ekonomiko eta gizarte bilakaera sakonen garai honetan, gure eskarmentutik, bidea aurkitzen lagun dezaketen erreferentziak eskainiz, beti ere gizarte zibileko gainerako erakunde eta instituzio publikoekin elkarlanean eta haien laguntzarekin.
“Zede”/”Xede”+ “Harri” (“helburua”+”harria”) hitzen etimologiak ere herri sortzailearen xede irmoa gogorarazten du.

