ZEDARRIAK sortu da, euskal gizartearen eta enpresen foroa, Euskadi sustatu eta eraldatzeko
Bilbon, 2022ko martxoaren 3an
Gaur Zedarriak Foroa aurkeztu da Bilbon, euskal gizartearen eta enpresen pertsona talde batengandik sortutako ekimena, gizartea eta enpresa hurbilduko dituzten hausnarketak eta proiektuak eskaintzeko asmoz, Euskadik bultzada berri bat izan dezan eta ez dadin atzean geratu epe labur eta ertainera sumatzen diren erronka ikaragarriei aurre egiteko garaian.
Independentzia, pluraltasuna eta erakunde publikoekiko eta gizarte zibilarekiko lankidetza espiritua dira ekimen honen bereizgarriak. Foroak elkarlaneko filosofia horrekin bat egiten du, eta eraldaketa ekonomiko eta sozial sakoneko une honetan bidea aurkitzen lagun dezaketen erreferentziak eskainiko ditu.
‘Zedarriak’ izenak mendian bidea adierazteko uzten diren mugarri edo “cairn”-etan du oinarria (pilatutako harriak edo markak).
Sorrerako helburuak
Zedarriak-en helburua da Euskadin eragin publiko eta soziala lortzea, garapen jasangarrirako kontratu sozial berri bat sustatzeko helburuarekin bat etorriko dena, eta, bereziki:
- Aurrerabide ekonomikoaren zentraltasuna eta protagonismoa bultzatzea, baita Herrialdearen diskurtso sozial eta politikoan aberastasuna sortzea ere.
- Euskadiren erakargarritasun ekonomikoa eta enpresariala indartzera bideratutako jarduerak sustatzea, eta bertan errotzea babestuko duen ekosistema finantzario bat sendotzea.
- Modu jasangarrian balioa sortuko duen enpresaren ikuspegia bultzatzea, interes talde guztietan (akziodunak, enplegatuak, bezeroak, hornitzaileak eta gizarte osoa).
- Euskadiren etorkizunean itxaropena eta ilusioa sorraraztea, gizarteak beharrezko eraldaketa prozesuei aurre egin diezaien lan egitea, bere ahalmenetan konfiantza izanda.
- Talentu askotarikoa eta konprometitua sortzea, leialtzea eta erakartzea sustatzea, lurralde oparo eta solidario batekin, eta hori osatzen duten enpresekin.
- Arlo horretan, Gizarte Zibileko erakundeen arteko lankidetza sustatzea.
Jarduera eremuak
Zedarriak-ek hausnarketarako eta eztabaidarako ideiak eta ekintza proposamenak egingo ditu, bere helburuekin bat datozen aldaketak eraldatzeko eta bultzatzeko.
Talde fundatzailea, Batzorde delegatua eta erakunde aliatuak
Ekimenak hasieratik ahalik eta erakunde gehienekin lankidetzan aritzea izan du helburu, eta, horretarako, akordioak lortu edo elkarrizketak hasi ditu honako erakunde hauekin: AEFAME, Confebask, Euskal Enpresarien Zirkulua, Artizarra Fundazioa, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Unesco Etxea…
Ohar honen eranskin gisa, Sorrera Taldea eta bere Batzorde Delegatua osatzen duten pertsonen zerrenda eransten da. Horien ezaugarri komuna da balioa sortzea eta enpresarekiko eta euskal gizartearekiko konpromisoaren ibilbidea.
Pertsona fundatzaileak, Zedarriak (* batez adierazten dira batzorde delegatuko kideak)
Ainhoa Lete Núñez Industria Antolamenduko goi mailako ingeniaria, Tecnun. Siemens multinazionalean hasi zuen ibilbide profesionala, Alemanian, eta teknologiaren esparruan garatzen jarraitu du. Uraren sektorean adimen artifiziala aplikatzen espezializatutako BuntPlanet enpresaren kofundatzaile eta lehendakari exekutiboa da, zeinak 16 herrialdetan baitihardu. 2021ean Aspegik Gipuzkoako Emakume Enpresaririk onena izendatu du. |
|
Amaia Gorostiza Tellería Amata Telleria familia enpresan hainbat kargu bete eta gero, 2006an bertako Administrazio Kontseiluan sartu zen, 2016an CIEri saldu zioten arte. Eta horretan APD eta Elkargiko kontseilaria izan zen, eta horko Batzorde Ekonomikoan ere parte hartu zuen. Gaur egun Geo Managementeko bazkide fundatzaile eta lehendakaria da. Halaber, Dominion eta ENCEko kontseilari eta ADEGIko Kontseilu Errektoreko kidea da. 2020ra arte, IMQko kontseilari ere izan da. 2016tik, Sociedad Deportiva Eibar futbol klubeko presidentea da, eta Administrazio Kontseiluko kide izan da 2014tik. |
|
Antón Pradera Jauregui (*) Bideetako ingeniaria, Banco Bilbaoko zuzendari lanetan ekin zion ibilbideari (1979-1985). Ondoren, Nerisako zuzendari exekutibo izendatu zuten (1988-1993), eta ondoren SEATeko Estrategia zuzendari postua hartu zuen. 1995ean, INSSEC sortzeko lan handia egin zuen, kontseilari delegatu bihurtu zen eta 2010era arte aritu zen postuan. CIE AUTOMOTIVEko presidente gisa, erabat konprometituta dago Zuzendaritza Estrategikoan eta Finantza Diseinuan. Harro dago presidente pragmatikotzat jotzen dutelako. Global Dominion Accesseko lehendakaria ere bada. 2015etik, Tubacex SAko eta Corporacion Financiera Albako kontseilaria da. |
|
Consuelo Crespo Bofill Biologia Zientziak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Nazioarteko Lankidetza, Bake eta Garapenerako masterra, Nazio Batuen esparruan. Euskal Herriko Unibertsitatea. EAEko UNICEFeko lehendakaria izan da 1993-2005 artean, eta UNICEF Españako lehendakaria 2005-2014 aldian. Deustuko Unibertsitateko eta Deusto Business Schooleko Gobernu Kontseiluko kidea da. ACCIONAko kontseilari independentea Jasangarritasun Batzordeko kidea izan da. TUBACEX taldea eta Mediaset España. OXFAM Intermonen Patronatuko eta Ship2B Fundazioaren Aholku Kontseiluko kidea da. Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa Sarietako epaimahaikidea eta Gironako Printzesa Fundazioaren aholku-batzordeko kidea |
|
Cristina Garmendia Mendizabal (*) Biologian doktorea eta espainiar enpresaburua. Aurreko militantzia politikorik gabe, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntzako ministro izendatu zuten 2008ko apirilean, eta IX. legegintzaldi osoan aritu zen kargu horretan. 2015etik Berrikuntzarako Cotec Fundazioko buru da. Ysios Capital Partners kudeatzailearen eta Satlantis Microsats enpresaren fundatzaileetako bat da. Gaur egun, Ysios Capital Partnerseko kontseilari eta Caixabank, Logista eta Mediaseteko kontseilari independentea da. |
|
Elena Zárraga Bilbao Ekonomista eta kontuen zinpeko zentsorea. Kontu Auditorian esperientzia handia izan ondoren, zuzendaritza ardurak izan zituen, eta sei urtez Oinarri Elkarrekiko Berme Elkarteko zuzendari nagusia izan zen. 2014an LKS Next Taldeko CEO izendatu zuten, eta gaur egun ardura horretan dihardu. 2015etik, kontseilari independentea da Laboral Kutxan, eta 2021etik, GAIAko presidentea (Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Klusterra). |
|
Ignacio Martín San Vicente (*) Industria Ingeniaria, Donostiako Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Industria sektorean garatu du bere karrera profesionala, eta Gamesako presidente exekutibo eta CIE Automotiveko kontseilari delegatu gisa lan egin du erantzukizuneko postuetan. Lehenago, GSB Taldea, GKN Driveline eta Alcatel konpainietan zuzendaritza karguak izan zituen. Gaur egun Repsol, Indra eta Acerinoxeko kontseilaria da. |
|
Iñaki López Gandásegui (*) Industria Ingeniaria, Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Bere ibilbide profesionalean, Iberdrolan hainbat postu bete zituen, IBV Korporazioko Dibisio zuzendaria eta Gamesako kontseilari delegatua izan zen. Gaur egun Aernnova Aerospaceko lehendakaria eta Kaizaharra Enpresa Korporazioko lehendakaria da. |
|
Javier Ormazabal Echevarría Velatia familia enpresan egiten du lan, eta 2012tik da horko lehendakaria. Orgalimeko President ‘s Boardeko, AEFAMEko (2015-2019 lehendakari) eta Euskal Enpresarien Zirkuluko (2018-2021) kide ere bada. Entitate hauetako gobernu organoetan parte hartzen du: FVEM, BBVAren Ipar Eskualdeko Aholku Batzordea, Novia Salcedo Fundazioa, Alejandro Echevarria Fundazioa eta El Enebroko Aholku Batzordea. Tecnaliako presidente, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Aholku Batzordeko kide eta Energiaren Klusterreko Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da |
|
Josu Ugarte Arregui Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. MONDRAGON Internacionaleko presidentea izan zen, eta Maroko, Polonia eta Frantzian taldearen zenbait konpainia zuzendu zituen. Gaur egun, Schneider Electric Iberiako presidentea eta UPM (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), AFME (Material Elektrikoaren Fabrikatzaileen Elkartea) eta Frantziako Merkataritza Ganberako kontseiluetako kide da. Gainera, hiru liburu idatzi ditu: España está en crisis. El mundo no (Deusto, 2013), Más fuera es más dentro (Versuus, 2018) eta Macrotendencias. Las 5 disciplinas clave para la nueva gestión empresarial (Gestion 2000, 2021). |
|
Juan José Álvarez Rubio Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Doktoregoko Aparteko Saria (1995). GLOBERNANCEko idazkaria (Gobernantza Demokratikorako Institutua). Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (EUROBASQUE) idazkari nagusia izan zen (2003-2012). Gaur egun FEDIPeko lehendakaria da. EBko Batzordeko aditua (Justizia, Askatasun eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusia), 2007an, Justizia Zibilaren, mugen eta segurtasun eremuen arloetan. Profesionalki, abokatu eta enpresa aholkulari gisa lan egiten du Compliance eta nazioarteko kontratazio arloetan, eta IKERBASQUE fundazioaren patronatuko, UNED Bergara fundazioko, Eguia-Careaga fundazioko (SIIS) eta MATIA fundazioko kide da. |
|
Maite de Aranzabal Agudo Medikuntzan doktorea, pediatrian dihardu. Diplomatura “Krisi eta Hondamendien Kudeaketan” eta “Osasun eta Nazioarteko Lankidetzan”, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zenbait familia enpresatako kontseilaria da, hala nola La Rioja Alta SAkoa, non Erantzukizun Sozial Korporatiboko programak koordinatzen baititu (adib. Viña Ardanza Solidario). 1995az geroztik, nazioarteko lankidetzaren esparruan ere lan egiten du, bai GKE-etan, bai tokian bertan. Save the Children erakundeko lehendakariordea 2012tik 2016ra, gaur egun GKE horren ohorezko patronatukidea eta Afrika Vivako zaindaria. Espainiako Pediatria Elkarteko immigrazio eta lankidetza taldeko koordinatzailea. Osasun arretako hainbat gizarte gairi buruzko gidalerroen egilea. |
|
María Luisa Guibert Ucín Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresa Zientzietan graduatua ICADEn. Algeposako lehendakaria eta portu eta trenbide logistikan diharduten hainbat enpresa partaideturen lehendakaria edo kontseilaria da. Rugui eta Atusa Grupo Empresarial enpresetako kontseilaria ere bada. Iberpapel Gestioneko Administrazio Kontseiluko kide eta Alba Finantza Korporazioko kontseilari independentea ere bada, eta kontseilu horietako batzordeetan parte hartzen du. Halaber, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako lehendakariordea eta Pasaiako Portuko Agintaritzaren Kontseiluko kidea izan da. . |
|
Pedro Luis Uriarte Santamarina Economia, Empresa, Estrategia, SL aholkularitza etxeko presidentea Gainera, hainbat enpresa berritzailetan parte hartzen du. Bere ibilbide profesionalean, esperientzia esanguratsuak ditu zenbait arlotan: bankuak (BBV eta BBVA kontseilari delegatua izan zen), ikerketa eta garapena (Berrikuntzaren Euskal Agentziaren fundatzaile eta lehen presidentea izan zen), eta politikari ere aritu zen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko lehen sailburua izan baitzen, 1980tik 1984ra; kargu horrekin batera, 1981ean, Kontzertuaren Euskal Batzorde Negoziatzaileko lehendakaria izan zen, eta esparru horretan hainbat ekimen bultzatu ditu gizarte zibiletik. |