Fundatzaileak
• Ignacio Martín San Vicente
Industria ingeniaria, gaur egun kontseilaria da Repsol, Indra eta Acerinoxen.
Jarraitu irakurtzen
Industria Ingeniaria, Donostiako Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. Industria sektorean garatu du bere karrera profesionala, eta Gamesako presidente exekutibo eta CIE Automotiveko kontseilari delegatu gisa lan egin du erantzukizuneko postuetan.
Lehenago, GSB Taldea, GKN Driveline eta Alcatel konpainietan zuzendaritza karguak izan zituen.
Gaur egun Repsol, Indra eta Acerinoxeko kontseilaria da.
• Pedro Luis Uriarte Santamarina
Economia, Empresa, Estrategia, SL aholkularitza etxearen aholkularia.
Jarraitu irakurtzen
Gainera, hainbat enpresa berritzailetan parte hartzen du.
Bere ibilbide profesionalean, esperientzia esanguratsuak ditu zenbait arlotan: bankuak (BBV eta BBVA kontseilari delegatua izan zen), ikerketa eta garapena (Berrikuntzaren Euskal Agentziaren fundatzaile eta lehen presidentea izan zen), eta politikari ere aritu zen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko lehen sailburua izan baitzen, 1980tik 1984ra; kargu horrekin batera, 1981ean, Kontzertuaren Euskal Batzorde Negoziatzaileko lehendakaria izan zen, eta esparru horretan hainbat ekimen bultzatu ditu gizarte zibiletik.
• Amaia Gorostiza Tellería
Geo Management-eko lehendakaria.Kontseilaria Dominionen, ENCEn, eta Eibar Kirol Elkartearen Futbol Taldeko lehendakaria.
Jarraitu irakurtzen
Amaia Telleria familia enpresan hainbat kargu bete eta gero, 2006an bertako Administrazio Kontseiluan sartu zen, 2016an CIEri saldu zioten arte. Eta horretan APD eta Elkargiko kontseilaria izan zen, eta horko Batzorde Ekonomikoan ere parte hartu zuen. Gaur egun Geo Managementeko bazkide fundatzaile eta lehendakaria da. Halaber, Dominion eta ENCEko kontseilari eta ADEGIko Kontseilu Errektoreko kidea da. 2020ra arte, IMQko kontseilari ere izan da. 2016tik, Sociedad Deportiva Eibar futbol klubeko presidentea da, eta Administrazio Kontseiluko kide izan da 2014tik.
• Iñaki López Gandásegui
Industria ingeniaria, Aernnova Aerospace eta Kaizaharra Enpresa Korporazioko lehendakaria.
Jarraitu irakurtzen
Bere ibilbide profesionalean, Iberdrolan hainbat postu bete zituen, IBV Korporazioko Dibisio zuzendaria eta Gamesako kontseilari delegatua izan zen.
Gaur egun Aernnova Aerospaceko lehendakaria eta Kaizaharra Enpresa Korporazioko lehendakaria da.
• Cristina Garmendia Mendizábal
Biologian doktorea eta enpresaria, Ysios Capital Partnes kudeatzailearen kofundatzailea eta Caixabank, Logista eta Mediaseten kontseilaria.
Jarraitu irakurtzen
Biologian doktorea eta espainiar enpresaburua. Aurreko militantzia politikorik gabe, Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntzako ministro izendatu zuten 2008ko apirilean, eta IX. legegintzaldi osoan aritu zen kargu horretan.
2015etik Berrikuntzarako Cotec Fundazioko buru da. Ysios Capital Partners kudeatzailearen eta Satlantis Microsats enpresaren fundatzaileetako bat da.
Gaur egun, Ysios Capital Partnerseko kontseilari eta Caixabank, Logista eta Mediaseteko kontseilari independentea da.
• Javier Ormazabal Echevarría
Velatia Taldeko lehendakaria.
Jarraitu irakurtzen
Velatia familia enpresan egiten du lan, eta 2012tik da horko lehendakaria.
Orgalimeko President ‘s Boardeko, AEFAMEko (2015-2019 lehendakari) eta Euskal Enpresarien Zirkuluko (2018-2021) kide ere bada.
Entitate hauetako gobernu organoetan parte hartzen du: FVEM, BBVAren Ipar Eskualdeko Aholku Batzordea, Novia Salcedo Fundazioa, Alejandro Echevarria Fundazioa eta El Enebroko Aholku Batzordea. Tecnaliako presidente, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Aholku Batzordeko kide eta Energiaren Klusterreko Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da
• Antón Pradera Jauregui
Bideetako ingeniaria, Cie Automotiveko lehendakaria.
Jarraitu irakurtzen
Bideetako ingeniaria, Banco Bilbaoko zuzendari lanetan ekin zion ibilbideari (1979-1985). Ondoren, Nerisako zuzendari exekutibo izendatu zuten (1988-1993), eta ondoren SEATeko Estrategia zuzendari postua hartu zuen.
1995ean, INSSEC sortzeko lan handia egin zuen, kontseilari delegatu bihurtu zen eta 2010era arte aritu zen postuan. CIE AUTOMOTIVEko presidente gisa, erabat konprometituta dago Zuzendaritza Estrategikoan eta Finantza Diseinuan. Harro dago presidente pragmatikotzat jotzen dutelako.
Global Dominion Accesseko lehendakaria ere bada. 2015etik, Tubacex SAko eta Corporacion Financiera Albako kontseilaria da.
• Ainhoa Lete Núñez
Industria Antolamenduko goi mailako ingeniaria. BuntPlaneteko kofundatzailea eta lehendakari exekutiboa.
Jarraitu irakurtzen
Industria Antolamenduko goi mailako ingeniaria, Tecnun. Siemens multinazionalean hasi zuen ibilbide profesionala, Alemanian, eta teknologiaren esparruan garatzen jarraitu du.
Uraren sektorean adimen artifiziala aplikatzen espezializatutako BuntPlanet enpresaren kofundatzaile eta lehendakari exekutiboa da, zeinak 16 herrialdetan baitihardu.
2021ean Aspegik Gipuzkoako Emakume Enpresaririk onena izendatu du.
• María Luisa Guibert Ucín
Zuzenbidean lizentziaduna eta Enpresa Zientzietako graduduna. Algeposako lehendakaria
Jarraitu irakurtzen
Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresa Zientzietan graduatua ICADEn. Algeposako lehendakaria eta portu eta trenbide logistikan diharduten hainbat enpresa partaideturen lehendakaria edo kontseilaria da. Rugui eta Atusa Grupo Empresarial enpresetako kontseilaria ere bada. Iberpapel Gestioneko Administrazio Kontseiluko kide eta Alba Finantza Korporazioko kontseilari independentea ere bada, eta kontseilu horietako batzordeetan parte hartzen du. Halaber, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako lehendakariordea eta Pasaiako Portuko Agintaritzaren Kontseiluko kidea izan da.
• Consuelo Crespo Bofill
Biologia Zientziak ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Nazioarteko Lankidetza, Bake eta Garapenerako masterra, Nazio Batuen esparruan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Jarraitu irakurtzen
EAEko UNICEFeko lehendakaria izan da 1993-2005 artean, eta UNICEF Españako lehendakaria 2005-2014 aldian. Deustuko Unibertsitateko eta Deusto Business Schooleko Gobernu Kontseiluko kidea da.
ACCIONAko kontseilari independentea Jasangarritasun Batzordeko kidea izan da. TUBACEX taldea eta Mediaset España. OXFAM Intermonen Patronatuko eta Ship2B Fundazioaren Aholku Kontseiluko kidea da.
• Maite de Aranzabal Agudo
Medikuntzan doktorea. “Osasuna eta Nazioarteko kooperazioa” arloan diplomatua, UAM-en.
Jarraitu irakurtzen
Medikuntzan doktorea, pediatrian dihardu. Diplomatura “Krisi eta Hondamendien Kudeaketan” eta “Osasun eta Nazioarteko Lankidetzan”, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Zenbait familia enpresatako kontseilaria da, hala nola La Rioja Alta SAkoa, non Erantzukizun Sozial Korporatiboko programak koordinatzen baititu (adib. Viña Ardanza Solidario).
1995az geroztik, nazioarteko lankidetzaren esparruan ere lan egiten du, bai GKE-etan, bai tokian bertan.
Save the Children erakundeko lehendakariordea 2012tik 2016ra, gaur egun GKE horren ohorezko patronatukidea eta Afrika Vivako zaindaria. Espainiako Pediatria Elkarteko immigrazio eta lankidetza taldeko koordinatzailea. Osasun arretako hainbat gizarte gairi buruzko gidalerroen egilea.
• Josu Ugarte Arregui
MONDRAGON Internacionaleko lehendakari ohia, Schneider Electric Iberiako lehendakaria da gaur egun.
Jarraitu irakurtzen
Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. MONDRAGON Internacionaleko presidentea izan zen, eta Maroko, Polonia eta Frantzian taldearen zenbait konpainia zuzendu zituen. Gaur egun, Schneider Electric Iberiako presidentea eta UPM (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), AFME (Material Elektrikoaren Fabrikatzaileen Elkartea) eta Frantziako Merkataritza Ganberako kontseiluetako kide da.
Gainera, hiru liburu idatzi ditu: España está en crisis. El mundo no (Deusto, 2013), Más fuera es más dentro (Versuus, 2018) eta Macrotendencias. Las 5 disciplinas clave para la nueva gestión empresarial (Gestion 2000, 2021).