“Euskadi dagoeneko ez dago lidergo postuetan”
- Zedarriak-ek euskal gizartea berritzeko eta eraldatzeko prozesu garrantzitsu bati ekiteko beharra planteatu du, etorkizuna bermatzeko
- Kolektibo sozial eta enpresarialak bere lehen txostena aurkeztu du, eta, hor, Herrialdearen diagnostiko ekonomiko eta sozialaz gain, erronka nagusiei aurre egiteko ekintzak ere planteatzen dira
2022 – 04 – 06
Zedarriak-ek euskal gizartearen eta enpresaren foroak, lehen txostena aurkeztu du, non gizarte gisa landu beharreko egiturazko erronkei buruzko diagnostiko bat ematen baitu, erronka horiei aurre egiteko egin daitezkeen ekintzekin batera.
Egungo Kointura
Txostena Europako eta munduko egungo aztoramendu larriko esparruan aurkezten da. Pandemiaren ondoriorik okerrenak, ikuspegi sozialetik zein ekonomikotik, atzean geratzear zeudela zirudienean, Ukrainako gerrak drama humanitario batera garamatza berriro (zalantzarik gabe, premiazkoena hori konpontzea da), oraindik ezezagunak diren ondorio ekonomiko eta sozialekin.
Lehengaien eta mota guztietako horniduren garestitasunak eta gabeziak, energiaren kostu handiak, KPIaren igoerak – bai pertsonentzat, bai enpresentzat – eta abarrek ziurgabetasun handiko testuinguru batean kokatzen gaituzte, eta horrek are gehiago gaurkotzen du txosten honen mezu nagusia: “aldaketa global sakoneko unea bizitzen ari gara, eta horrek erreakzionatzeko eta berritu eta eraldatzeko prozesu garrantzitsu bati ekiteko eskatzen digu.
Txostena
Zedarriak-en txostena euskal gizarteak eta enpresak azken 50 urtean lortutakoaren errepasoa eginez hasten da, eta “iraganean eusteko gaitasuna erakutsi dugula” ondorioztatzen du.
“Bizi maila eta kalitatea nabarmen haztea lortu dugu, eta ekonomia industrial modernoa eta oparoa eratu dugu. Gaur ondo gaude. Horrek, ordea, ez digu etorkizuna bermatzen. Ez gaude lidergo postuetan.
Izan ere, zenbait adierazle esanguratsutan, Euskadi eta Europako eskualde garrantzitsuenen Top 10a alderatzen baditugu, ikusiko dugu gure kokapen erlatiboa Europako puntako eskualdeetatik oso urrun dagoela.
Euskadiren kokapen erlatiboa EB-27ko eskualdeen multzoan |
||||||||
ADIERAZLEAK |
Per capita BPG (€) |
Populazioa |
Produktibitatea langileko (€) |
I+G gastua BPGaren % |
Langabezia tasa |
Gazteen langabezia tasa |
Enpleguaren % teknologia ertain/altuko manufakturetan
|
Enpleguaren % ezagutzaren arloko zerbitzu trinkoetan
|
Luxenburgo |
1 |
198 |
3 |
121 |
130 |
137 |
201 |
9 |
Southern (Irlanda) |
2 |
104 |
1 |
123 |
125 |
116 |
142 |
57 |
Eastern and Midland (Irlanda) |
3 |
53 |
1 |
123 |
105 |
105 |
142 |
57 |
Brusela hiriburuko eskualdea |
4 |
147 |
4 |
46 |
211 |
201 |
184 |
44 |
Hovedstaden |
5 |
91 |
5 |
8 |
116 |
79 |
113 |
6 |
Hanburgo |
6 |
90 |
17 |
54 |
79 |
67 |
56 |
35 |
Stockholm |
7 |
56 |
6 |
23 |
134 |
163 |
63 |
1 |
Noord-Holland |
8 |
40 |
8 |
63 |
54 |
43 |
198 |
22 |
Ile de France |
9 |
1 |
7 |
29 |
171 |
150 |
153 |
12 |
Oberbayern |
10 |
14 |
52 |
9 |
8 |
3 |
10 |
104 |
EUSKADI |
85 |
66 |
43 |
62 |
189 |
168 |
31 |
113 |
Mezu nagusiak:
Balorazio hori egin ondoren, datu multzo osatu bat ematen delarik (ikusi txostenean 1. puntutik 6. puntura), Zedarriak-ek premiazkotzat jo du “berritzeko eta eraldatzeko prozesu garrantzitsu bati ekitea”, jarduera hauek indartuz:
1 ) Aurrerapen ekonomikoa eta aberastasunaren sorrera berriro herrialdearen diskurtsoaren eta lehentasunen ardatz nagusi gisa jartzea:
– Aurrerapen ekonomikoa eta aberastasuna sortzea bilatu ordez, horren banaketari buruzko diskurtso sozial eta politikoa nagusitu da, egoera, berez, hau denean:
* Euskadin, desberdintasuna Alemania eta EBren maila berean dago, eta, izan ere, hori da munduan desberdintasun ekonomiko txikiena duen eremu ekonomikoa.
* Konparagarriak diren datu ofizialek agerian uzten dute gizarte bazterkeria eta arriskutik libre dagoen populazioaren ehunekoa Europan dagoen batezbestekoa baino askoz handiagoa dela, eta, gainera, ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasuna dagoela; are gehiago, herrialde garatu nagusiek, baita iparraldeko herrialdeek ere, dutena baino handiagoa.
* Lan eta soldata baldintza onenak dituen autonomia erkidegoa gara.
* Jakina, gizarte gisa, gure helburu nagusia izan behar da gizarte bazterkeria eta desberdintasuna are gehiago murriztea. Ez dugu konformatu behar daukagunarekin. Gure ongizate estatuaren ezarpena hobetu dezakegu eta hobetu behar dugu, baina, aldi berean, horretarako lan egiten duen gizarte gisa ere aitortu behar dugu geure burua, eta, gutxienez, gure inguruko gizarterik garatuenen pareko abiapuntuarekin.
2) Espainiako ekonomian eta enpresan galdutako pisua berreskuratzea:
– Erreferentziazko beste autonomia erkidego batzuk baino gutxiago hazten gara:
* Euskal ekonomiaren urteko batez besteko hazkundea, azken 45 urtean, %1,82koa izan da, Katalunia, Madril eta Nafarroaren oso azpitik
BPGaren urteko batez besteko hazkundea |
Katalunia |
Madril |
Nafarroa |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
ESPAINIA |
Urteko batez besteko % 2019/1975 |
%2,40 |
%2,74 |
%2,63 |
%1,82 |
%2,39 |
Iturria: “45 años de revolución económica, social y empresarial de las CCAA en España” azterlana, Espainiako Merkataritza Ganberak eta Ekonomisten Kontseilu Orokorrak landua
– Estatuko BPGan eta Espainian egindako inbertsioan pisu erlatiboa galdu dugu
* 1975-2019 aldian, euskal ekonomiak Espainiako ekonomian duen pisu erlatiboa ehuneko 1,7 puntu murriztu da Estatuko BPGarekiko %
|
1975 |
1980 |
1985 |
1990 |
1995 |
2000 |
2005 |
2010 |
2015 |
2019 |
Katalunia |
%19,29 |
%19,16 |
%18,78 |
%19,24 |
%19,63 |
%19,22 |
%19,09 |
%19,04 |
%19,18 |
%19,42 |
Madril |
%17,09 |
%16,72 |
%16,67 |
%16,59 |
%17,02 |
%17,67 |
%17,94 |
%18,37 |
%19,13 |
%19,88 |
Nafarroa |
%1,58 |
%1,56 |
%1,69 |
%1,70 |
%1,64 |
%1,66 |
%1,63 |
%1,67 |
%1,70 |
%1,75 |
Euskal Autonomia Erkidegoa |
%7,80 |
%6,92 |
%6,71 |
%6,37 |
%6,11 |
%6,11 |
%5,94 |
%5,99 |
%6,09 |
%6,11 |
Estatua |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
%100,00 |
Iturria: “45 años de revolución económica, social y empresarial de las CCAA en España” azterlana, Espainiako Merkataritza Ganberak eta Ekonomisten Kontseilu Orokorrak landua.
– Halaber, euskal inbertsioaren pisu erlatiboa ehuneko 1,75 puntu jaitsi da 1975etik 2016ra bitartean Espainian egindako inbertsio osoan, baieta Espainiako ekonomiaren nazioartekotzean ere
3) Gure produkzio sarearen enpresa dimentsioa handitzea
– Euskadin, enpresa sarearen %0,19k baino ez ditu 250 langile baino gehiago, eta enpresa handien batez besteko tamaina gure inguruko herrialde guztietakoa baino nabarmen txikiagoa da.
Enpresa handien batez besteko tamaina |
|
Euskadi |
960 |
Espainia |
1.122 |
Eurogunea |
1.126 |
Alemania |
1.121 |
Frantzia |
1.626 |
Italia |
998 |
4) Enpresak errotzea ‘Errotze proiektua’:
– Gure aurrezteko eta inbertitzeko gaitasunak indartuz eta aprobetxatuz, etorkizuneko industria garapena finkatzeko
– Inbertitzeko bide berriak sortzeko aukera aztertuz
– Talentua erakartzeko eta atxikitzeko ekosistema oso bat sortuz, non euskal gizarteko eta enpresako sektore guztiek parte hartzen duten (kultura, berrikuntza, hezkuntza, etab.)
– Fiskalitate pertsonala hobetuz
* Euskadiko PFEZaren tasa marjinala (%49) Europako erreferentziazko ekonomiek aplikatutakoa (%43-45) baino 4 puntu handiagoa da, eta Madrilgoa (%43,5) baino %5,5 handiagoa.
5) Herrialdeak jarduera enpresarialerako duen erakargarritasuna bultzatzea:
– Herrialdearen kultura sozial eta politikoan jarduera enpresariala aintzat hartuz eta lagunduz. Beharrezkoa da:
* enpresa kudeatzaileen aldeko aitorpen handiagoa sustatzea
* enpresa garapenarekin konpromiso handiagoko kultura sustatzea
* sektore pribatuaren ekarpena nabarmentzea, gure ongizate estatuaren bermatzaile nagusia baita, sortzen duen enpleguaren eta ordaintzen dituen zergen
– ‘Funtzionariotzaren’ kultura gero eta hedatuagoari buelta ematea eta enpresa bokazioen kultura bultzatzea.
6) Bokazio profesionalak enpresen beharrekin lerrokatzea, ekonomia eta enplegua mantentzeko.
– Datozen hiru hamarkadetan, 675.000 lagun inguru ordeztu beharko dira lan merkatuan, aurreikusten den belaunaldi erreleboaren ondorioz.
– Irtenbide bat planifikatu behar da jada, euskal enpresek beharrezko profil profesionalak dituzten pertsonak aurkitzeko gero eta zailtasun handiagoa Euskal enpresen %80k zailtasunak dituztela adierazi dute.
– Halaber, datozen urteetan gaur egun lan egiten duten milioi bat lagun inguru birkualifikatu beharko dira. Beraz, hezkuntza sistema eta enpresa erabat lerrokatu beharko dira
7) Gertatzen ari den trantsizio demografikoak Euskadirentzat dakarren mehatxua saihestea:
– EUSTATek Euskadiren etorkizuneko bilakaera demografikoa proiektatzeko marraztutako agertoki nagusiak azken bi hamarkadetako arazo demografikoen azelerazio larria erakusten du.
– Lanerako adinean dagoen biztanleriaren galera handia eta mendeko biztanleriaren, hau da, ekoizten ez duen biztanleriaren hazkunde nabarmena aurreratzen digute.
URTEAK |
POPULAZIOA GUZTIRA |
Lanerako pertsonen % |
Mendeko pertsonen % |
2020 |
2189 |
%62,33 |
%37,67 |
2031 |
2.186 |
%59,70 |
%40,30 |
2041 |
2.204 |
%54,51 |
%45,49 |
2051 |
2.218 |
%51,27 |
%48,73 |
– Trantsizio digital eta klimatikoan ez bezala, trantsizio demografikoaren mehatxua ez dago herrialdearen eztabaida politiko eta sozialean, gure bizi maila eta ongizate estatuaren etorkizuneko finantzaketa bermatzeari dagokionez.
Ondorioa
Aurrera egiten jarraitu nahi badugu, lortutako aurrerapenei eutsi nahi badiegu, hobetzeko ditugun esparruei heldu beharko genieke.
Eskualdearen lehiakortasuna indartu behar dugu, ondoren, alderdi hauek konpondu ahal izateko, hala nola:
- gure ekonomiaren pisu ekonomiko eta enpresarial erlatiboaren galera gero eta handiagoa
- iraganean garapen ekonomikoa bultzatu zuten enpresa traktore gehienen errotzearen galera
- lurraldea ekonomia eta enpresa jarduera gauzatzeko erakargarritasunaren galera gero eta handiagoa
- azken hamarkadetan, aurrerapen ekonomikoak eta aberastasuna sortzeak Herrialdearen diskurtso politikoan eta lehentasunetan izan duten zentraltasuna modu arriskutsuan galtzea.
Kontuan izan behar dugu iraganean neurri ekonomiko erlatiboan izan dugun pixkanakako galerarekin jarraitzea ez dela bateragarria ongizate estatu handiago eta hobe baten helburu sozialekin.
Halaber, argi izan behar dugu gure historiaren une garrantzitsu eta kritiko batean gaudela, eta une horretan gure etorkizunaren nondik norakoa markatuko duten hiru trantsizioei (digitala, klimatikoa eta, bereziki, Euskadin, demografikoa) erantzun egokia eman behar diegula. Horri, gainera, maila guztietako aldaketa geoestrategiko garrantzitsuen testuinguru globaleko ziurgabetasun etengabea gehitu behar zaio, baita Europako segurtasun esparru berri batena ere.
Beraz, orainaldi kezkagarria, zalantzazkoa eta zorrotza dugu, Herrialde eta gizarte gisa erreakzionatzeko eskatzen diguna. Ekintzetara igarotzeko eskatzen digun orainaldia, autokonplazentzia eta erosotasuna saihestuz.
Sakrifizio eta ahaleginaren balioak berreskuratu behar ditugu, baita iraganean gure historiako beste une garrantzitsu batzuetan izan genituen aurrera egiteko eta lankidetzarako konpromisoak ere.
Euskadiren ikuspegi berritua eta inspiratzailea formulatu behar da, dinamizatu eta gidatuko gaituena, guztion artean etorkizun oparoa eraikitzeko. Hurrengo belaunaldiei ongizatea eskaintzeko gai izango den etorkizuna.